XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUSKARA BATUKO BATZORDEABatzorde hau zazpi aldiz bildu da 1993an zehar eta emaitza nagusia euskara batuari buruzko gomendio-proposamenak izan dira.
Batzorde honek euskara baturako zenbait gomendio- eta erabaki-proposamen aztertzeari ekin dio.
Lehenik batzordeak berak prestatu ditu kasuan kasuko txostenak, proposatzeko zeuden argumentuen berri emanez.
Euskaltzaindiak gomendioak eman aurretik edo erabakiak hartu baino lehen, euskaltzain osoez gain, zenbait laguni iritzia eskatu dio.
Iritzi-emaile hauei, aldi desberdinetan, gai hauei buruzko txostena bidali zaie, beren oharrak egin ditzaten, hala baderitzaie, beti ere ezarritako epe jakinen barruan.
Batzordeak, ohargileen eta iritzi-emaileen oharrak aztertu ditu, eta horiek guztiak kontuan izanik kasuan kasuko proposamena egin dio Euskaltzaindiari, hileroko bilkuran erabakia har dezan, hala balegokio.
Hona hemen, 1993an zehar, eman diren pausoak:
-
Euskaltzaindiak, 1993ko urtarrilaren 26an, galdetzaile batez eta
-
Euskaltzaindiak, 1993ko apirilaren 30ean, zera erabaki du: batetik,
Euskaltzaindiak, 1993ko azaroaren 27an, euskara baturako
-